Artista bisuala
20 urteko ibilbidearekin, Unai Goiko artista grafiko ezaguna da karteletan, liburuen azaletan, zein La Prohibida edo Chico y Chica bezalako diskoetan. Pop artea, surrealismoa, eta arte kontzeptua-laren joeran, bere lanak taldeko zenbait erakusketetan aurkeztu ditu.
2005 urtean “Bilboko Aratusteak” kartel lehiaketa irabazi, eta bere lanak, collageak, ilustrazioak eta argazkiak, taldeko erakusketa ezberdinetan aurkeztu ditu, “MID_E” Egia (Donostia, 2003), GetxoArte (Bilbao, 2005), “Switch on the Power” Montehermoso (Gasteiz, 2007), Jet Lag Fest (Bilbao, 2011) eta GetxoArte (Bilbao, 2015). Arte komisarioa izan da “Sexu Aniztasunaren Aldeko Euskal Artea” erakusketetan BilbaoHistorikoko Expogelan (2017) eta Bizkaiko Batzar Nagusiak Aretoan (2018), hurrengoko artistekin, Ignacio Goitia, Azucena Vieites, Eduardo Sourrouille, Míriam Ocáriz, Elssie Ansareo, Eduardo Gaviña, Alberto de las Heras, Higi Vandis, Bubi Canal, Alba Burgos eta Cachorro Lozano.
Diskoen diseinu eta azaletan hurrengoko musikoekin lan egin du, La Prohibida “Flash”, Chico y Chica “Bomba Latina”, 2007an estatuko single onena Rockdelux aldizkariarentzat, Yogurinha Borova “Ser Actriz”, Las Fellini “Operación Travesti” ikuskizunaren kartelean, Begoña artistari buruzko liburuan “Metamorfosis en el noveno asalto”, eta Bilboko hurrengoko jaietako karteletan, Arrebato, El Patio de mi Casa, Conjunto Vacío, Sonora Bar… eta Madrilgo Coppelia, The Angel eta Club Majestic jaiak ere.
Modan, Modorrra ibiltokiarekin (Bilbo) lan egin du, Ángela Arregui, Mercedes de Miguel, Amaya Arzuaga, Jota -gehhhi- Ge, Miriam Ocáriz, Ailanto, Carlos Díez edo Sinpatrorekin, besteak beste, eta Ion Fiz-ekin Bartzelonako eta Madrilgo ibiltokietan, 2004ko L’Oreal saria irabaziz. Itxuroso (ETB1) modari eta irudi aldaketari buruzko saioa aurkeztu du telebistan 2014an, eta ¡Qué me estás contarlo! Saioan kolaboratu du (ETB2), Horrelakoa da bizitza (ETB1) eta Cuatrosfera (Cuatro). Faktoria (Euskadi Irratia), Hablar Claro (Radio Euskadi), Akabo Bakea (Gaztea) eta joerei buruzko hainbat aldizkaritan kolaboratu du, besteak beste.