Musika · Artea · Kultura

Unai Goikoa
Artista musikala eta bisuala

DJ, produktorea eta artista bisuala. 20 urte baino gehiago musika, artea eta kultur aniztasuna lotzen.

Unai Goiko image de portada
Unai Goikori buruz

20 urteko ibilbidearekin, Unai Goiko benetan euskal artista askotarikoa da. DJ eta ekoizlea, artista grafikoa, diseinatzaile eta estilista, komunika-bideetan kolaboratzailea eta kultura eragilea, oso artista polifazetikoa da, eta lan ugari egindakoa musikan, artean, modan, medioetan eta LGTBI+ kulturan.

DJ ezaguna jai eta dantzalekuetan, sarri ekitaldi eta markekin lan egiten du, eta gaur egun DJ residentea da Madrileko klubetan. Pop, urban eta dance musikan espezializatua, Madrid, Barcelona, Valencia, Sevilla, Málaga eta Bilbao bezalako hiri handi gehienetan lan egin du.

Artista ezaguna da karteletan, diskoen azaletan, eta La Prohibida edo Chico y Chica bezalako diskoetan. Pop artea, surrealismoa eta arte kontzeptualaren joeran, bere lanak, collageak, ilustrazioak eta argazkiak taldeko zenbait erakusketetan aurkeztu ditu. Moda estilista Euskadiko irrati eta telebista programetan, ETB1eko “Itxuroso” itxura aldaketa saioa aurkeztu du. Diseinuan eta joeretan aditua, Ion Fiz diseinatzailearekin lan egin du Gaudí (Barcelona) eta Cibeles (Madrid) bezalako pasarela handietako desfileetan.

Kolaboratzaile ezaguna Euskadiko irrati, telebista eta idatzizko prentsan, eta aurkezlea ere mota guztietako ekitaldietan. Komunikatzailea eta kultura eragilea, hainbat magazinetan lan egin du, Radio Euskadi, Euskadi Irratia, ETB1, ETB2, Cuatro, El Correo eta zenbait joera aldizkari besteak beste. Gizarte eragilea eta kultur kudeatzailea, LGTBI mota guztietako ekitaldiak antolatu ditu, hala nola musika ikuskizunak, zinema emanaldiak, liburu aurkezpenak eta arte erakusketak. Bilbao Prideko programatzailea izan da hasieran, EPOA 2019 Europako Kongresua Bilbora ekartzea lortuz.

Musika artista

Musika ekoizlea, DJ

Artista bisuala

Artista grafikoa, Diseinatzailea

Komunikabideetako kolaboratzailea

Telebista, Irratia, Medios online
Onlineko erosketa

Salgai dauden obrak

15,00  IVA barne

30,00  IVA barne

Prezio tartea: 25,00 €tik 50,00 €ra IVA barne